← Atzera

Matematika-koadernoak

Giltzaren koaderno berriak tresna ezin hobea dira matematikarako zaletasuna pizteko, buru-trebetasuna sustatzeko, eta kalkuluak eta problemen ebazpenak modu atsegin eta dibertigarrian lantzeko.

 

Matematikari

zentzua aurkitzea

• Ikaslearen aldez aurreko jakintzaren gainean eraikitzen da.

• Sekuentzia didaktikoa ondo graduatuta, planifikatuta eta sekuentziatuta dago.

• Ikaslearen inguru hurbilean kokatzen da.

 

Matematika menderatzea, ulertzea, etab.

Matematika ikasteak hauxe eskatzen du:

• Eragiketen eta kalkuluaren mekanika menderatzea; algoritmoa automatizatzea.

• Problemak ebaztean estrategikoa izatea: problemari aurre egitea, ulertzea, ebazteko plana pentsatzea, ebaztea eta egiaztatzea.

• Matematika modu konpetentzialagoan menderatzea. Ezagutza matematikoa auzi konplexu kontestualizatuak ebazteko erabiltzea: matematika eguneroko bizimoduan.

 

 

Modu atsegin eta motibagarrian

Motibazioa da matematika ikasteko eragile nagusia:

• Ikasleen neurriko erronkak proposatzen dira, hau da, ahaleginduz, arrazoituz eta ikasiz ebazteko moduko desafioak.

• Elementu jolasgarriak tartekatzen dira. Gaur egungo gazteek ingurune gamifikatuak balioesten dituzte.

• Erronkak gainditzeak ikasteko interesa elikatzen du.

 

 

giltza-edebé

 taldea 2018