← Atzera

Buruz kalkulatzeko estrategiak

Entrenatu burua

Buruzko kalkuluak onura asko ekartzen dizkie ikasleei. Burmuina buruzko kalkuluko ariketen bidez trebatuz, arreta eta kontzentrazioa hobetzen dira, eta ikasleei aukera ematen die zenbakiak ulertzeko eta zenbakietarako sena garatzeko.

Sei koadernoko bilduma bat da, estrategia sinple eta ikasten errazak dakartzana.

— Oinarrizko lau eragiketak (+, –, ×, :) eta berreketak kalkulatzeko estrategiak.

— Sekuentzia didaktiko logiko eta eraikitzailea:

• Abiapuntua: manipulazioa eta jarduera interaktiboak, kalkulua begien bistan jartzeko.

• Estrategiaren deskribapena eta eredua urratsez urrats osatzea.

• Aplikatzeko proposamenak.

• Jarduera jolasgarria, estrategia automatizatzeko eta finkatzeko.

— Manipulatzeko materialekin egiteko jardueren eta jarduera interaktiboen proposamenak daude edebéOn espazio pertsonalean.

Entrenatu burua 1

99ra arteko zenbakiak: zenbatzea, eta zenbakiak ordenatzea eta konparatzea. Goranzko eta beheranzko segidak. Batuketak egitea. Kenketak egitea. Batuketatan deskonposatzea 10 baino zenbaki txikiagoak. Batekotan eta hamarrekotan deskonposatzea. Bikoitza eta erdia. Kopuruak iritzira kalkulatzea.

 

Entrenatu burua 2

Bi eta hiru zifrako zenbakiak. Zenbaki baten aurrekoa eta ondorengoa. Konposizioa eta deskonposizioa. 10 eta 100 batzea eta kentzea. Hamarrekora eta ehunekora hurbilduz batzea eta kentzea. Bi zenbaki berdin batzea. Bikoitza. 10ez eta 100ez biderkatzea. Zenbaki bikoitien erdia. Grafikoki banatzea.

 

Entrenatu burua 3

Lau zifrara arteko zenbakiak batzea bururakorik gabe. Hamarreko eta ehuneko zehatzak batzea. Batuketak iritzira kalkulatzea. 5ez amaitutako zenbakiak batzea eta kentzea. 11, 21, 31... batzea eta kentzea. 101, 201, 301... batzea eta kentzea. 9 eta 99 batzea eta kentzea. 2z biderkatzea. 0z eta 5ez amaitutako zenbakien bikoitza eta hirukoitza. 10ez, 100ez eta 1000z biderkatzea. Hamarreko, ehuneko eta milako zehatzez biderkatzea. 2z zatitze. 0z amaitutako zenbakiak 10ez zatitzea

 

Entrenatu burua 4

Zenbakiak batzea eta kentzea, bururakorik gabe. Bi zifrako zenbakiak batzea eta kentzea, deskonposatuz. Hamarreko, ehuneko eta milako zehatzak batzea eta kentzea. 11, 21, 31... batzea eta kentzea. 101, 201, 301... batzea eta kentzea. 9 eta 99 batzea eta kentzea. 19, 29, 39...

batzea. 99, 199… batzea hiru zifrako zenbakiei. Hamarrekoz, ehunekoz eta milakoz biderkatzea. 2z eta 20z biderkatzea. 0z amaitutako bi zenbaki biderkatzea. 5ez eta 50ez biderkatzea. 11z eta 101ez biderkatzea. 25ez biderkatzea. Deskonposatuz biderkatzea. 0z amaitutako zenbakiak 10ez, 100ez eta 1000z zatitzea. 5ez eta 50ez

 

Entrenatu burua 5

Batuketak eta kenketak egiteko estrategiak. Batuketen eta kenketen emaitzak iritzira kalkulatzea. Zeroz amaitzen diren zenbakiak biderkatzea. 5ez eta 50ez biderkatzea. 9z biderkatzea. 11z eta 101ez biderkatzea. 25ez biderkatzea. Hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak 10ez, 100ez eta 1000z zatitzea. Hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak 2z zatitzea. 5ez zatitzea. 2z zatitzea. Zenbaki dezimalen batuketak eta kenketak egitea. Zenbakiak 0,1ez; 0,2z; 0,5ez; 0,25ez biderkatzea eta zatitzea. Zenbakien zatikiak kalkulatzea, zenbakitzailea 1 izanik. Zenbakien zatikiak kalkulatzea, zenbakitzailea 1 baino handiagoa izanik.

 

Entrenatu burua 6

Zenbaki arrunten batuketak, kenketak eta biderketak egiteko estrategiak. Dezimaldun batuketak eta kenketak biribilduz kalkulatzea. Dezimalak hamarreko, ehuneko eta milako zehatzez biderkatzea eta zatitzea. Biderketak iritzira kalkulatzea, biderkagaiak hurbilduz. Hamarreko eta ehuneko zehatzen karratuak. 0,5ez; 0,1ez; 0,01ez; 0,25ez; 0,75ez... biderkatzea eta zatitzea. Zenbakien zatikiak kalkulatzea. Ehunekoak kalkulatzea (% 50, % 25, % 75, % 10...). Zenbakiak 1,1ez; 1,5ez; 1,25ez... biderkatzea. Ehunekoak handiagotzea eta txikiagotzea.

giltza-edebé

 taldea 2018